XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanaldi zatituan lan egiten duten langileei enpresan bertan prestatutako jangelara joateko erraztasunak emango dizkie zuzendaritzak, beti ere lanorduetatik kanpo, hau da, eguerdiko ordu bata eta hirurak bitartean.

Kasu honetan mantenua aipatu zerbitzuaz baliatzen diren langileen kontura izango da.

22. artikulua. Lan jantziak.

Enpresak bere langile guztiei uniforme, arropa eta oinetako egokiak entregatuko dizkie, trasko eta galtzerdiak barne, eta hauen garbiketa gastuak bere kontura joango dira.

Aipaturiko jantziak ordeztuak izango dira haien berritzea, laneko erabilera arrunta dela eta, beharrezkoa den bakoitzean, horretarako jantzi erabiliak entregatzea ezinbesteko izango delarik.

23. artikulua. Aurrerakinak.

Lanean diharduten langileek, beren hileko alokairu likidoaren %100era arteko aurrerakin arruntak, inolako interesik gabekoak, eman dakizkien eskubidea edukiko dute, baldin eta hilabete horren amaiera baino lehen kontratua bukatzeko arriskurik ez badago.

Aurrerakin hori eskatzen deneko hilabeteari dagokion nominan konpentsatu beharko da.

24. artikulua. Mediku azterketa.

Enpresak akordio honen eremuan sartzen diren langile guztiei urtero mediku azterketa egin arazi beharko die.

Azterketa horretan gutxienez odol eta gernu analisiak egingo dira eta hitzartu litezkeen beste batzuk.

Xede horrekin mediku azterketa planaren egutegia egingo da, eta langile bakoitzari dagokion azterketaren txostena emango zaio.

IV. EUSKERA

25. artikulua. Euskera

Zuzendaritzaren ohar eta gaztigu guztiak gazteleraz eta euskaraz idatziko dira.

Enpresak, indibidualki edo era amankomunean, lokalak utziko ditu langileen artean euskarazko klaseak eman daitezen, baldin eta aipatu klaseak eskatzen badira eta gutxienez 15 langilek hartzen badituzte.

Klaseok lanorduetatik kanpo emango dira.

V. PRESTAZIO OSAGARRIAK ETA KALTEORDAINAK

26. artikulua. Prestazio osagarriak.

Krisi espedienteak ematen direnean, indemnizazioa efektiboki lan eginiko urte bakoitzeko hilabete eta erdiari dagokion alokairua izango da, eta horretan oinarrizko alokairua, antzinatasuna eta pizgarriak sartuko dira; hala ere, indemnizazioa gehienez 12 urte artekoa izango da, hau da, 18 hilabeteko alokairua.

27. artikulua. Dietak.

Zerbitzu eginkizunen bat burutzeagatik bidaiak egin behar duten langileei dietak ordainduko dizkie enpresak, baldin eta bidaia eginbehar horregatik langileak kanpoan egin behar baditu otorduak.

Hona dieta osatuko duten kontzeptuak eta zenbatekoak: